Txakolí Katalín Iturzaeta

Est. 1898


Getariako Txakolina
JATORRIZKO DEITURA

Aurki ezazu

Katalin Iturzaeta, Parker Gidaren arabera munduko txakolin onenetarikoa

Gure txakolina Mitxelin izarra duten jatetxe ezagunen artean topa dezakezu: Oiartzungo Zuberoan, Getariako Elkanon edo Madrilgo La Terraza Del Casino de Paco Ronceron.


Gure ardoen aitortza


Robert Parker

Robert Parker

Hirugarren txakolin onena 2019

Txakolin onena 2019*


*DO Getariako Txakolina

Ardoaren inguruan

Botila Txakolí Katalín Iturzaeta

Izenaren jatorria biramona Catalinaren (Katalin eta euskal grafia egokienean Kattalin) omenean datza. Bera izan zen bere izaera grinatsu(nahiz eta birika bat galdu baserriko malda ezinezkoak behin eta berriro igotzen zituen) eta ekintzailearekin, ingurune eta bere jabegoko ardogintza mahastien berpiztearen eragilea.

Hautazko txakoli hau Hondarrabi Zuri (Iparraldean Coubu Blanc izenaz ezaguna) eta mota bereko bertsio beltzaren nahasketatik dator, eta ohiz kanpoko blanc de noirs itxurako txakoli hau lortzen da Getaria Jatorrizko Deituraren bihotzean. Bigarren berezitasun bat zazpi hilabetez bere hondareei lotuta emandako zazpi hilabeteko ontzetik datorkio, modu horretan ohiko txakolinak zuen garratztasuna nabarmenki gutxituz.

Oreka da bere baliorik aipagarriena, alkohol maila baxu eta hondarepeko ontze prozesu ondo burutuak eskainitako garratztasun mugatuari esker. Sudurrera oso freskoa, eta zitriko zein sagar berdearen buketa eskaintzen du fruitu zuriaren kremotasunez igurtzia (hondareen ondorioz), itsas haizekirri eta belarren ikutu nabarmanarekin batera, samurtasun eta freskotasun sentsazioa emanez. Ahoan hondare ontzearen eta mahats beltzare eraginez ,fruitu gorriaren itxura labur baino indartsuarekin, ardo honek maila bakarra lortzen du, garratztasun eta alkoholaren arteko orekari esker bere nortasuna sakontzen duelarik, benetan izugarria den zerukolore puntu bat emanez (aran helduaren azal tankerakoa).

Uzta: 2018


Enologoa:


Fabiola Soto

Sormarka:


D.O. Getariako Txakolina

Mahastia:


Hektarea batera heltzen ez den lur saila Aitako maldan, Getariako udalean.

Aldaerak:


85% Hondarrabi Zuri, 15% Hondarrabi Beltza.

Ontze prozesua:


7 hilabete bere hondareetan.

Alkohol neurria:


11.0%

Mahastiaren inguruan


Aitako lursail txikia Getariako udalean kokatzen da, hego-hegomendebalde norabidean, 25 urtez gorako mahastiekin (kasu batzutan baita ehun urtetik gorakoak ere), Garate mendia (278 metro) eta Kantaurki kostaldearen tartean Meaga izeneko biztanle auzo baten bidean. Ingurune horretan, bere mikroklimari esker, aurkitzen dira inguruko mahasti ia gehienak.

Lurzorua gehienbat harearriz estalitako buztinezkoa da, eta mahastia, itsasotik duen hurbiltasunez 100 metroko altitutea nekez hartzen duena, alambrez bideratzen da (garai batean euskarri gisan bale hezurrak erabiltzen ziren), modu horretan lurzorutik ingurune honetako klimatologia Atlantiarrak duen gehiegizko hezetasunetik muzin egiteko beharreko urruntasuna lortuz; horri esker lortzen da fruitua ez hondatzea.

Mahastiaren Txakolí Katalín Iturzaeta

Kontaktua


Gure txakolinaren inguruan zalantzaren bat baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu zure esku gaituzu.

Tel.: +34 943 42 25 06
Mugikorra:: +34 647 225 225
Whatsapp: +34 647 225 225

Getariako Txakolina. Denominación de Origen

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure esperientzia hobetzeko eta webean trafiko estatistikak osatzeko.  Onartu behar dituzu arazorik gabe arakatzen jarraitzeko.  Informazio gehiago nahi baduzu, bisitatu gure webgunea Cookien Politika.

Ados
Txakolí Katalín Iturzaeta

Edukira sartzeko adinez nagusia zarela baieztatu behar duzu

urte baino gehiago ditut
Copyright © 2020 - Katalín Iturzaeta.
C/Zubieta, 34 - 5º.20007 San Sebastián (Guipuzkoa) - Spain
Cookien Politika