Getariako Txakolina
JATORRIZKO DEITURA
Gure txakolina Mitxelin izarra duten jatetxe ezagunen artean topa dezakezu: Oiartzungo Zuberoan, Getariako Elkanon edo Madrilgo La Terraza Del Casino de Paco Ronceron.
Robert Parker
Hirugarren txakolin onena 2019
Txakolin onena 2019*
*DO Getariako Txakolina
Izenaren jatorria biramona Catalinaren (Katalin eta euskal grafia egokienean Kattalin) omenean datza. Bera izan zen bere izaera grinatsu(nahiz eta birika bat galdu baserriko malda ezinezkoak behin eta berriro igotzen zituen) eta ekintzailearekin, ingurune eta bere jabegoko ardogintza mahastien berpiztearen eragilea.
Hautazko txakoli hau Hondarrabi Zuri (Iparraldean Coubu Blanc izenaz ezaguna) eta mota bereko bertsio beltzaren nahasketatik dator, eta ohiz kanpoko blanc de noirs itxurako txakoli hau lortzen da Getaria Jatorrizko Deituraren bihotzean. Bigarren berezitasun bat zazpi hilabetez bere hondareei lotuta emandako zazpi hilabeteko ontzetik datorkio, modu horretan ohiko txakolinak zuen garratztasuna nabarmenki gutxituz.
Oreka da bere baliorik aipagarriena, alkohol maila baxu eta hondarepeko ontze prozesu ondo burutuak eskainitako garratztasun mugatuari esker. Sudurrera oso freskoa, eta zitriko zein sagar berdearen buketa eskaintzen du fruitu zuriaren kremotasunez igurtzia (hondareen ondorioz), itsas haizekirri eta belarren ikutu nabarmanarekin batera, samurtasun eta freskotasun sentsazioa emanez. Ahoan hondare ontzearen eta mahats beltzare eraginez ,fruitu gorriaren itxura labur baino indartsuarekin, ardo honek maila bakarra lortzen du, garratztasun eta alkoholaren arteko orekari esker bere nortasuna sakontzen duelarik, benetan izugarria den zerukolore puntu bat emanez (aran helduaren azal tankerakoa).
Fabiola Soto
D.O. Getariako Txakolina
Hektarea batera heltzen ez den lur saila Aitako maldan, Getariako udalean.
85% Hondarrabi Zuri, 15% Hondarrabi Beltza.
7 hilabete bere hondareetan.
11.0%
Aitako lursail txikia Getariako udalean kokatzen da, hego-hegomendebalde norabidean, 25 urtez gorako mahastiekin (kasu batzutan baita ehun urtetik gorakoak ere), Garate mendia (278 metro) eta Kantaurki kostaldearen tartean Meaga izeneko biztanle auzo baten bidean. Ingurune horretan, bere mikroklimari esker, aurkitzen dira inguruko mahasti ia gehienak.
Lurzorua gehienbat harearriz estalitako buztinezkoa da, eta mahastia, itsasotik duen hurbiltasunez 100 metroko altitutea nekez hartzen duena, alambrez bideratzen da (garai batean euskarri gisan bale hezurrak erabiltzen ziren), modu horretan lurzorutik ingurune honetako klimatologia Atlantiarrak duen gehiegizko hezetasunetik muzin egiteko beharreko urruntasuna lortuz; horri esker lortzen da fruitua ez hondatzea.
Gure txakolinaren inguruan zalantzaren bat baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu zure esku gaituzu.
Edukira sartzeko adinez nagusia zarela baieztatu behar duzu
urte baino gehiago ditut